3. aretoa: ARTISTA BERRIEN Erakusketak

1. solairuan tokiko artista berriei eskainitako 20 m2-ko aretoa.

ORAINGO ERAKUSKETA

Erakusketa kolektiboa

Bi hiriren arteko kultur-trukea

Medina de Pomarreko sei artista

2024ko martxoaren 22tik ekainaren 23ra

Urduña (Bizkaia) eta Medina de Pomar (Burgos) hirien arteko Truke Kulturalaren proiektuaren barruan, museoak erakusketa kolektibo hau aurkezten du, Abdul Kader Al Khalil buru duten hiri honetako sei artistaren parte-hartzearekin.

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

AURREKO ERAKUSKETAK

ENTELEKIA

Julen Martín Zaballaren margolanak

Urtarrilaren 19tik martxoaren 17ra

Urtarrilaren 19an, ostirala, erakusketa berri bat irekiko dugu aretoan “ARTISTA BERRIAK”.

Kasu honetan, etorkizun handiko gazte bat ekarriko dugu: Julen Martín Zaballa, Areta-Laudioko (Araba) 22 urteko artista.
Arte Ederretan graduatu zen EHUn, eta gaur egun pintura masterra egiten ari da bertan.
Bere ibilbidea hasi berria da, baina dagoeneko hainbat erakusketa egin ditu.

<Sakatu argazkia handitzeko>>>>

BIZITZA PROPIOA DUTEN MAKILAK

JAVIER IRABIENEK EGINDAKO MAKILA BILDUMA.

2023ko irailaren 1etik 2024ko urtarrillaren 14era

Javier irabien Amurrioko baserri batean jaio zen, oso gaztetatik ikusi zuen bere aitak laborantza eta abeltzaitzarekin lotutako lanekin nolabaiteko trebetasuna zuela, beraz, era guztietako erreminta eta tresnak eskura zituen. Bere aitak egurra era ezberdinetan lantzen zuen, Irabienek  makilak  lantzeko zuen interesa hor sortu zitzaion.

Hamar-hamaika urtetik aurrera, abereak gidatzeko makilak egiten hasi zen, menditik ibiltzeko edota paseatzeko, hau da, oso erabilgarriak, baliogarritasunagatik nabarmentzen ziren makilak. Etxean, Irabienek “ igandeetakoak “ deituriko makila pare bat beti zeudela komentatzen digu, arroparekin gertatzen zen bezala, “igande edo jai egunetan erabiltzeko soilik gordeta geneukan arropa”.

Egur mota bakoitzak nahiz eta bere tratamendu espezifikoa izan, guztiek antzekoa daukate. Makila bat egiteko prozesua urtebeteko da, hasieratik erabiltzeko prest izan arte. Animaliak gidatzeko makila bat egiteko, berez ez da ezinbestekoa, baina oso faktore garrantzitsua da bastoi sendo eta ikusgarri bat lortu nahi badugu. Irabienek kontatzen digu zura bizirik dagoela, beroarekin puztu egiten da eta hotzarekin berriz uzkurtu, hidratatzen laguntzen duen hezetasunaz gain. Hori dela eta makilak lau urtaroak bere moldean pasatu behar ditu; benetazko makila bihurtu aurretik neguan mota guztietako ingurune klimatikoetara ohitzen hasten da. Bitxia da, makila bihurtzean, zura bizirik jarraitzea, Irabienek kontatzen digu zurak hezetasuna “eskertzen duela”, mendian jaio eta hazi, beraz, naturak biziki eskertuko dizu eman diezaiokezun guztia, mendira bazoaz makila batekin, 10-15 segunduz ur azpian izan ondoren, konturatuko zara eusten diozunean pisu gehiago daukala.

Irabienek berziklatzeaz baino gehiago makilei “bigarren aukera bat emateaz” mintzo da. Naturak ematen digun guztia baliotsua baita. Makila-helduleku edo botilategi gisa erabiltzeko hainbat orein adar puskatuen kopuruaz komentatzen digu ere. Adibide hortatik abiaturik, Irabienek, naturatik zuzenean datozen materialekin hainbat tramankulu egiteko trebeziaz jabetzen gara. Ironikoa da, gaur egun, erabili eta botatzeko objetuak sortzeko material suntsiezinak eta biodegradaezinak erabiltzen direla.

 

Adarren garrantzia azpimarratzekoa da, izan ere, erakusketa honetan musika tresna gisa erabil daitezkeen adar batzuk ikusten ditugu; deiadar mendien tradizioari dagozkion adarrez ari gara. Mendi horiek bost tontor dira: Gorbeia, Ganekogorta, Oiz, Sollube eta Kolitza, horietatik Bizkaiko jaurerriko batzar nagusietarako deialdia egiten zen.

<sakatu argazkian>>>

NATURA

IÑIGO BARRÓNEN MARGOLANAK

2023eko ekainaren 2tik abuztuaren 27ra

 

IÑIGO BARRÓNek, Arakaldoko artista eta Natura erakusketaren egile, areto honetan bere obra zabalean pasarte bat aurkezten digu. Artistaren ibilbide luzeari justizia egiten dion bilduma mardula, osatzen duten 50 koadro inguruk biltzen ditu. Ilustrazioan eta arte plastikoetan tituladuna, eskulturako hiru ikasturte Gasteizko arte aplikatuen eskolan eta 30 urteko esperientzia pinturan.

Izan ere, bere lan asko enkarguz izan dira: erretratuak, paisaiak eta bodegoiak besteak beste. Barronek erakusketak egiteko aukera gutxi izan ditu, hala ere Laudion, Orozkon eta Burgosen erakusketak izan ditu.

Barronek kontatzen digu 2020an, pandemia garaian, basotik paseatzen zela, geroztik, zuhaitz-pinturak edo hobeto esanda, zuhaitz erretratuak egiten hasi zen. Pintoreak enkoadraketa bat ezartzen du eta zuhaitz bakoitza erretratatzeko oso kromatismo berezia erabiltzen du, bere obran oso presente dagoen estiloa.

Artista askorentzat natura erreferentea izan da, sakon ikertutako gaia. Piet Mondrianek urteetan zuhaitzak aztertzen ditu, zuhaitz baten irudiaren trantsizio bat ilustratzen duten hainbat lan, figuratibotik abstraktura.

<sakatu argazkian handitzeko>>>

MASKOTEN ARIMA

MAITE HERRERO CASTIELLAREN MARRASKIAK ETA MARGOLAK

2023eko otsailaren 3tik martxoaren 26ra

Maite Herrero Castiellak EHUn ikasketak Arte Ederretako fakultatean hasi zituen, ibilbide hori alde batera utzi eta Calahorrako udaletxean (Errioxan) lan egin zuen. Horrela hasi zen udal akademietan haur eta helduentzako marrazketa, pintura ikastaroak eta tailerrak ematen. Gaur egun tailer bat du, bertan denbora ematen du bere obra propioak egiten, baita ikastaro eta tailerrekin jarraituz.

Maitek azaltzen digu marrazkia eta pintura direla bere adierazpenerako modua, gustora aurkitu eta bizirik sentitzen denarekin. Bere ibilbide artistikoan hainbat gai eta teknika ukitu ditu, “Natura” bere lanaren ardatz nagusitzat hartuta.Teknika baten edo bestearen erabilera proiektu bakoitzaren izaeraren araberakoa izan da; horregatik, hainbat teknikaren aberastasunez ohartzen gara. Garatu dituen gaien artean zapatak, feminismoa, itxasoa….. aurki ditzakegu. Berak ikusitako paisaiak osatu ditu, formatu handia eta oso txikiak erabiliz; oleoarekin, akrilikoarekin eta teknika mistoekin tratatuaz. Bestaldetik, grafitozko eta koloretako lapitzez eta oleoz egindako marrazkien bidez, giza erretratuak egin ditu. Bere koadroez gain, Maitek “b” musika jaialdirako kartelak, liburuxkak, sarrerak eta kamisetak egin ditu. Hainbat proiektuetan murgilduta egon da “El alma de las bodegas”, upategien sortzaileak erretratatzen, “Arte para llevar” kamiseten eta amantalen gainean margotzen, “Entorno rural: lugares y sus gentes”, landa eremuetan, kanpoaldean tailerrak antolatuz.

Gaur egun, maskoten erretratua bere ikasketa, lan eta ikerketa eremuaren protagonista da. Lan zorrotza, hainbat paper ezberdinen gainean (Arches, Bristol…) errotulkiak eta tinta txinatarrak erabiltzen baititu.

Artearen historiak oinordetzaz pertsona, noble, burges, errege eta erreginen erretratu ugari utzi dizkigu. Pertsonak protagonistak ziren, animaliek protagonismo gutxi izan dute, “maskotak” gehienbat apaingarri gisa erabili dira, aulki baten pareko protagonismoa izanik. Egia bada ere, azkenean animaliengan familiako kide gisa interes bat sortu zela, Velazquezek Meninekin batera txakur bat aurkezten zigun.

Aurkezten zaigun erakusketa bikainaren bidez, Maitek animalia zoragarri hauen “Arima” adierazi nahi du.

Klikatu argazkiak handitzeko:

Euskal Herriko baserrien eta baselizen maketak

Juanjo Berrocalek eskalaz egindako erreplikak.

(2022ko irailaren 9tik 2023ko urtarrilaren 29ra)

Juantxu Berrocal: “Deustuko Elorrieta auzoan (Bilbon) 1940an jaio nintzen.1967an Elorrietan kokatutako enpresan, delineatzaile proiektagile gisa nire bizitza profesionala garatzen nuenean, aipatutako empresa Amurriora joan zen, eta han 50 urte baino gehiago daramatzat bizitzen.

Erretiroarekin denbora libre gehiago edukitzean eta nire kezka pertsonal ugarietako bati esker (menditik paseatzea) afizio berri bat lortu nuen: baserriak, baselizak, dorreak eta erroten erreplikak eraikitzea. Nire ibilaldietan nola zeudan eginak erreparatzen nien. Hain soilak eta politak ikusten nituen, ezen neure buruari galdetzen bainion nola garai hartan hain baliabide gutxirekin erailkiak izan ziren, bertan zeuden materialak baino besterik ez zeuzkaten: harriak, egurra…. horrek inspiratu ninduen nire erreplikak era berean egiteko.

Paseatzean eraikina aukeratzen dut, argazkia ateratzen diot, bertako harriak biltzen ditut (zonalde bakoitzean kolore bereizgarria dauzkate), eskala errespetatzeko neurriak hartzen ditut, etxean marrazki bat egiten dut, lekuan bertan berriro egiaztatzen dut ea guztia ordenean dagoen, eta, hala bada obra txikia eraikitzen hasten naiz”.

Bere eraikin txikiak egiten zuen bitartean ikasten ari zen. Bere teknika propioa garatu du, beste garai batzuetako eraikuntza horiekiko, egin zuenarekiko eta naturak eskaintzen duenarekiko ere, errespetu handia adieraziz. Une honetan, Orduñara aintzinako eraikinen maketen bilduma bikaina ekarri du, hala nola Euskal Herriko baserriak, dorreak, errotak edota baselizak, gehiengo handi batean Nerbioi Garaiko eskualdean kokatuak.
Berak bere maisulan bakoitza egiten emandako denboraz gozatu du eta egindako lanarekin pozik, erakusketa honetan bere maketekin gozatu ahal izatea espero du.

Klikatu argazkiak handitzeko:

 “Ehundurak eta Musak”

CRISTINA DULANTOren oleoak

(2022ko apirilaren 29tik irailaren 4ra)

Cristina Dulanto Miranda de Ebroko pintorea eta ilustratzailea da.
Haren kezkak eta sormenak bere karrera artearen mundura bideratu zuten.
Burgosen Batxiller Artistikoa ikasi zuen, Arte Eskolan ikasketak jarraitu zituen non Arte plastikoen eta eskulturari aplikatutako diseinuaren ikasketak jarraitu zituen.
Gasteizko Arteen Eskolan ilustrazioa ikasi zuen.
Haren lanak artearen munduarekin lotura izan dute: Diseinatzaile grafiko gisa, marrazki eta pinturako irakaslea, maketak, arte zaharberritzailea…

Tematika ekleptikoaren pintorea, eragipenen barietatea eta estilo ezberdinetako elementuak elkartzea gustatzen baitzaio baita kolore primarioekin lan egiteak trasmititzen duen indarra. Egindako lanak “Errealismo Majikoa”ren barruan katalogatu daitezke, ipuin eta fabulen ikonografiaren inguruan. Cristinarentzat margotzea bizirik egotea da, ”nire sormena adierazteko baita nire barnekoarena azalarazteko ere”.
Burgos probintziako hainbat lekutan erakusketak izan ditu baita Errioxan, Euskal Herrian, Madrilen, orain bere oleoekin Orduñara iristen da.

Klikatu argazkiak handitzeko:

“Urduña, nire erretinatik nire paletara”

Jasone Pikazaren akuarelak

(2022ko urtarrilaren 14tik apirilaren 24ra)

Jasone Pikaza margolari urduñarrak hogei bat akuarela sortu berri ditu erakusgai, Urduña Hiria Museoko lehenengo solairuan kokatutako Artista Berrien Aretoan.

Jasoneren interpretazio estilistiko ezin pertsonalagoaren bitartez irudikatutako Urduñako bazterrak dira, eta margolariak marrazkiaren gutxieneko adierazpena zein keinuzko pintzelada kolorista ditu ezaugarri bereizgarri.

Jasonek honelaxe ikusten du bere burua:

Marrazkilari moduan dudan trebetasuna eta, horren osagarri, koloreak nahiz paisaiak nola erakartzen nauten kontuan hartuta, sortzailea omen naiz, erantzun berantiarrekoa banaiz ere.
Betidanik, margotzea izan dut helburu, baina ez dut prestakuntza akademikorik jaso, autodidakta naizelako. Gainera, material guztiak ezagutu gabe, uste dut lehenago edo beranduago neureganatu ahal izango ditudala. Olioa probatu nuen arren, akuarelak beste trebetasun bat ematen dit, akuarelaz lan egitea zailagoa izango zela, hain erraz neureganatuko ez nuela sumatu banuen ere. Dena dela, emaitza harrigarria eta nire gustukoa denez, teknika horren bidez sortzen jarraituko dudala uste dut”.

Klikatu argazkiak handitzeko:

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Verified by MonsterInsights